XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alzaga EGUARRI JAIAK.- Beste urtietako eran aurten ere guztiz atsegingarriak izan ditugu Eguarri Urteberri ta Bakaldun jaiak.
Nola ez?.
Egun alai abetan bildutzen gerade sendi guztia, denbora luziak etxetik kanpora eginda, jai abetantxen biltzen gerade geren etxietako tximinipean aita ama ta senide ondora.
Berriketa aldi maitekorrak, otordu bikañak egiñaz.
Egun oyetan, jaten ditugu ipurdiz gora eltzian egositako ollo gizenak, lukainkak gozagarri dirala egositako barbantzuk, ta ardotan egositako sagar ta udariak-ere.
Egun oietan beste askoren artian emen izan ditugu, Sarasola'tar Andoni jauna, Saturraran'go apaiz gaien ikastolako irakaslar azkarra, ta Gaztañaga'tar Joseba Getaria'ko idazlari.
Agur goxobat danori.
Ume koxkorrak Bakaldun egunerako bezelaxen, beste poz bat ere bagenduan zera... zea, Bakalduna ere etorriko zala Eguarri jaietako
Ta aurtengoz ere kale emandigu.
Ta arrentzako egindako
- Uri onetan orain aizkorarako artutzen ari dan gogoarekin laxter uri au zapalduko duen aizkolari erririk ezda izango.
Oraindik egun gutxi, bi gaztek aizkora joku gogor bat izan dute, ta orrek ekarri du ondorena.
Bañan alkarren tema au ez dedilla aurreragi juan, ezdegu uran bear batabestientzako griña txarrik; ta griña txarrak abetatik datoz.
Danok pakian egintzagun abertzaletasuna.
Lenengo aldiz idazten detalako, baliteke danon goguak ez betetzia, bañan nik ustegabe iñor minberatu bada azketzi.
Ta urte zoriontsu bat idazlari ta irakurle guztiyori ta zuri, guztien gaindik, Luzear, idazki oni orraztutxo bat eman ondoren
Urtzi zale.
Zuk eskatu bezela igandian argitaratzerik ez det izan, adiskide, baña orregatik ez atzeratu.
L.